XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HALTEROFILIA

Euskadiko selekzioa Portugalekin lehiatuko da bihar, Lisboan

EUSKAL HERRIKO sei gizon eta bi emakume Portugalgo selekzioarekin lehiatuko dira bihar halterofilian.

Jon Tejedor, Javier Zelaia, Gorka Lopez, Jose Antonio Barrena, Kepa Ortega eta Bruno Jose Sotok hartuko dute parte gizonezkoetan, eta emakumezkoetan Ainhoa Negeruela eta Lourdes Gorostegik. Proba han jokatuko da, Portugalen, Lisboako La Caparica polikiroldegian.

ERRUGBIA

Feijook utzi egin dio Espainiako selekzionatzaile izateari

PABLO TOMAS GARCIAK beteko du hemendik aurrera Alfonso Feijoo donostiarraren tokia Espainiako errubi selekzioaren buruan, Feijook lan hori uzteko erabakia hartu baitu: Galeseko mundialarekin batera Espainiako selekzioaren ziklo bat amaitu da, eta orain aro berri bati ekin behar zaio, jende berriari tokia utziz, azaldu zuen Feijook.

TXIRRINDULARITZA

Filippo Casagranderi ezarritako zigorra bertan behera utzi du UCIk

ITALIAKO Giroan kreatina tasa altuegia emateagatik suspentsioarekin zigortu zuen Italiako Federazioak Filippo Casagrande, baina atzo bere anaia Francescok esan zuenez, zigor hori kentzeko erabakia hartu du orain UCIk.

Gainera, Italiako Federazioarik kalte ordaina eskatzeko baimena eman omen dio Casagranderi UCIk.

SASKIBALOIA

Alfonso Isagurbe Elbarrien Memoriala asteburuan Gasteizen

LAU taldek hartuko dute parte Gurpil-aulkiko Alfonso Isagurbe memorialean: etxeko Zuzenak taldeaz gain, Madrilgo Ama B eta Fundosa Bk hartuko dute parte, eta Bartzelonako Guttmanek.

Finalerdiak larunbatean jokatuko dira Gasteizko Ariznabarra polikiroldegian, eta finala igandean, goizeko 10:00etan.